XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barkatu mesedez, Oiartzun aldeko berriak ematen asi naiz; eta, batere uste gabe, Usurbil aldera pasa.

Baiña banator berriro ere len utzi dedan bideari jarraitzera.

Gogoz ari giñala nion, alegia, sagardoa edan eta edan.

Merienda ere oso ona eskeiñi baiziguten tortilla bakalloarekin egiña; ondoren naiko aragi errea, eta kupelera maiz bixita.

Baiña azkenerako kankarrekoa erantsi zigun disimulo ederrean, eta esan nion nere lagunari: Bueno, motell: poliki poliki abiatu bearko diagu aldapa ortan beera.

- Bai? Beste baso bana edan da joango gaituk.

Pena ere ematen zigun ain sagardo gustagarria utzita aldegiteak. Baiña gu bizi giñan etxeak urruti zeudela pentsaturik, Xegundok Oriamendira eta nik Azken-portu baserrira etorri bear baigenduan: - Agur! Urrenarte! Gabon pasa! esanez ekin genion bide trakets artan beera.

Ain zuzen, gau artan illargia ere gu baiño zintzoago erretiratua izango zan nunbait, eta beldur giñan karobi-zuloren batera amilduko ote giñan !

Illunaren illunez ez baigenduan ikusten oiñak nun jartzen genituan ere.

Ez dakit sagardoaren txinpartak edo zerk egiten zigun; baiña uste gabeko erorkada batzuk ere egiten genituan.

Ala ere, aztarrika batzuen ondoren, zutitu berriro ere eta segi, mutillak, aurrera!

Meriendatzen sobratu zan aragia ere artu genduan paperean bilduta poltxikoan, urrengo egunean gosaltzen jango genduala, eta txakurrarentzat ezurrak ere bai. Baiña danak an galdu genituan.

Aiek al ziran, ba, bideak? Auntza bera ere etzan zutik egongo. Baiña, kontuak kontu, noizbait, edo obetogo esateko nolabait, etxeratu giñan, bai, eta ez giñan asarre.